Domingo, 26 Mayo 2019

180607 728x90px chiruca

Larrazabalek distira jarri zuen, Elola-Balerdik fedea

Jende asko eta giro polita Zumarragako Beloki pilotalekuan Goñiren Omenezkoaren bigarren jardunaldian. Jardunaldiak bi partida oso desberdin eskaini zizkigun, lau eta erdikoan , promesen mailan, Larrazabalek distira handia erakutsi zuen eta erraz nagusitu zen eta binakakoan, aldiz, Elola-Balerdik latz sufritu behar izan zuten askoz partida orekatu eta luzean.

 

Izan ere, Egiguren-Otaduy 19-21 aurretik zirela, Iñaki Elolaren bi sake-errematerekin buelta eman zioten ia ezinezkoa jarri zitzaien partidari. Partida guztian errepikatu zen zerbait izan zen hori, bikote batak zein besteak alde nabarmenak izan baitzituzten hutsek baldintzatutako neurketan. Nagusiki, bikote gipuzkoarrak gehiago egin zuen -egin eta galdu- orotara 14 huts batu baitzituzten Bidegoiangoak eta antzuolarrak, baina urdinen artean Egigurenek ere ez zuen batere egun ona izan erasoan eta beste 8 kale egin zituen. Denetan erregularrena Otaduy izan zen, hutsik egin gabe.

 

Indartsuago ekin zioten Egiguren-Otaduyk partidari eta neurketak kolore oso urdina hartu zuen 1-5 aurreratu zirenean, baina ez zen halakorik izan. Berehala erantzun zuten gorriek, Elolak aurrean erantzukizunak hartuz eta Balerdik detaile politak utziz, esaterako 7-5ekoan boleaz lortu zuen bi paretakoarekin. Edozeinek irabazi ahal izan zuen partida bat izan zen, baina amaieran Elola-Balerdik lortu zuten finalerdietarako txartela.

 

Promesetako partidan, lau eta erdiaren barruan, Iker Larrazabalek etorkizun oparoa duela berretsi zuen eta sekulako erakustaldia eman zuen ezer gutxi egin ahal izan zuen Telletxearen aurrean. Lehen sakearekin hartu zuen partidaren aginte-makila amurrioarrak eta ez zuen une bakar batez ere utzi. Arabarrak bolea oso bortitza duela erakutsi zuen, baina ezkerrez ere oso ondo markatu zuen gantxoa eta horrela, sake-errematearen bidez, berehala hautsi zuen partida. Bere akats handi bakarra 21-5ekoan egin zuen sake falta izan zen, nafarrari markagailua txukuntzeko aukera eman ziona. Hein handi batean, Larrazabalek ezker hatz batean kolpe bat jaso zuelako, baina Telletxearen ahaleginak 22-11koan amaitu ziren.

 

Larrazabal pone el brillo, Elola-Balerdi la fe

Mucha gente y buen ambiente en las gradas del Beloki de Zumarraga en la segunda jornada del Memorial Goñi, que deparó dos partidos muy diferentes. En el primero Larrazabal puso el brillo para seguir adelante, mientras que en el de parejas, Elola-Balerdi tuvieron la recompensa a no rendirse en un partido mucho más igualado y disputado.

 

Y es que, dos-saques remates de Elola sirvieron a los colorados para sacar adelante un partido que se les había puesto muy cuesta arriba cuando Egiguren y Otaduy se adelantaron19-21. Pero esa fue la tónica general de un duelo sin un dominador claro y con alternativas en el marcador, en el que hubo excesivos errores. En líneas generales, la pareja guipuzcoana expuso más e hizo y falló bastantes más pelotas, hasta un total de 14 entre el de Bidegoian y el de Antzuola, mientras que por parte azul fue Egiguren el que tuvo un mal día en ataque y cometió hasta 8 errores, mientras que Otaduy fue el más regular de todos, sin apenas cometer errores.

 

Comenzaron más fuertes los Egiguren-Otaduy y el partido pareció coger un claro color azul en el 1-5, pero enseguida, reaccionaron los colorados, con Elola asumiendo responsabilidades adelante y detalles de Balerdi como el dos paredes de volea con el que se adelantaron 7-5. Sin embargo, fueron los errores, de uno y otro lado, los que marcaron la trayectoria de un partido que pudo caer de cualquier lado pero que dio el pase a semifinales a Elola-Balerdi.

 

En el partido de promesas, dentro del cuatro y medio , Larrazabal confirmó todas las expectativas, ofreciendo una auténtica exhibición con la que no dio ningún tipo de opciones a un rival de entidad como Telletxea, que poco pudo hacer ante el juego del de Amurrio. El delantero alavés cogió el mando del partido desde el primer saque y no lo soltó en ningún momento. El de Amurrio demostró poseer una derecha muy viva y una potentísima volea, pero también marcó muy bien el gancho de zurda y abrió brecha con el saque-remate. Su único lunar estuvo en la falta que cometió con 21-5 en el marcador, concediendo al de Erreka la posibilidad de maquillar el marcador. En parte por un golpe que Larrazabal se llevó en su zurda. Sin embargo, la reacción del navarro se quedó en el 22-11.

190314 parejas

190314 cuatroymedio

Escribir un comentario


Código de seguridad
Refescar

180403 chiruca

Portal de noticias de pelota mano.
Cartelera, resultados, campeonatos,
ferias, partidos... toda la actualidad
del mundo de la pelota vasca.

Contacto