Jueves, 24 Junio 2021

Alberdi-Aizpuru eta Urbieta-Etxebarria Bergara Hiriako txapeldunak

Jon Alberdi eta Julen Aizpuru promesa mailan eta Xabier Urbieta eta Oier Etxebarria nagusi mailan dira Bergara Hiria txapelketako txapeldun berriak.

Promesak
Alberdi-Aizpuru 22 vs Exposito-Etxeberria 09
Jaialdiko lehen partidak nagusitasun garbia izan du bikote gorriaren aldetik. Julen Aizpuru asteasuarra atzeko koadroetan nagusi izan da eta horrek erabaki du partida ein handi batean. Astigarragako aurrelaria jokoz kanpo uzten saiatu dira gorriak eta bai lortu ere. Alberdik, asko arriesgatu gabe tantoa erraz lortu du bere atzelariaren laguntzaz eta aurkariak uste baino errazago garaitu dituzte.
 
Urdinek, berriz, partidan behin eta berriro sartzen saitu dira baina hasieran ez dute tanto bat baino gehiago segidan egitea lortu. Albderdiren sake falta batek 8-2koan urdinei arnasa hartzeko balio izan die baina naiz eta 9-5 gerturatu markagailuan, bigarren zatian txapeldunen sendotasuna areagotu egin da. Partida amaieran, Julen Aizpuru atzelari gaztea izendatu dute finaleko pilotari onena.
 
Partidako datuak:
Iraupena: 40:05 minutu
Markagailua: 3-0/3-1/5-1/5-2/8-2/8-3/9-3/9-5/17-5/17-6/21-6/21-9 eta 22-9
 
Nagusiak
Zabala-Gorrotxategi 18 vs Urbieta-O.Etxeberria 22
Nagusien finalak beste oreka bat izan du, markagailuan gutxienez. Atzelarien lan bikaina ikusteko aukera izan da Bergarako udal pilotalekuan eta gaztearen zein beteranoaren arteko leia polita izan da. Aurreko koadroetan, aldiz, Urbieta gipuzkoarra izan da gehiago. Javier Zabala errioxarrak jokaldi ikusgarriak erakutsi ditu baina orotara eginiko 12 akatsek finala asko baldintzatzera eraman dute.
 
Zabala eta Gorrotxategi partida osoan zehar joan dira atzetik eta zama horrek ere asko eragin die. Atzelari hernaniarrak beste behin partida ona egin du eta atzeko koadroetan oreka mantendu du bizkaiatar promesarekin. Urbietaren tantoak izan dira bukaerako markagailuak erakutsi duen aldearen isla eta horregatik izendatu dute nagusi mailako pilotari onena. 
 
Partidako datuak:
Iraupena: 1:10:00 minutu
Markagailua: 0-1/1-1/1-5/2-5/2-8/5-8/5-12/6-12/6-13/8-13/8-15/12-15/12-17/13-17/13-18/14-18/14-19/15-19/15-20/18-20 eta 18-22.
 
Hona hemen bi finalekotako azken tantoak:

Escribir un comentario


Código de seguridad
Refescar

Portal de noticias de pelota mano.
Cartelera, resultados, campeonatos,
ferias, partidos... toda la actualidad
del mundo de la pelota vasca.

Contacto