Sábado, 14 Diciembre 2019

Bergara Hiria txapelketako lehen finalistak erabakita

Larrarte-Mendizabal emakumezkoetan, Osa-Elizegi promesetan eta Lerena-Otadui nagusietan izan dira finalerdietako lehen irabazleak.

21iguales fotos Oscar Lerena Zumarragako partida batean.

 

 

Emakumeak: O.Arrizabalaga - A.Badiola 09 vs M.Larrarte - M.Mendizabal 22

 
Arratsaldea ireki zuen partidan Maider Mendizabal izan zen onena. Bere beterania primeran baliatuz, frontoiko tarteak primeran bilatu zituen tantoak amaitzeko. Miren Larrarte aurrelariak ere partida ona egin zuen eta bikote handia osatzen dutela erakutsi zuten. Bestetik, Olatz Arrizabalagak arrisku handiak hartu zituen eta zorte txarra ere tarteko, ez zituen nahi bezain beste tanto bukatu erremate horiekin. Atzeko koadroetan esan bezala beterania nagusitu zen baina Badiolak ere bere saiakera guztiak baliatu zituen aurkariak gainditzeko.

 

Promesak: Osa - Elizegi 22 vs J.Egiguren - Oliden 20

 

Promesetan irabazle suertatu ziren Osa eta Elizegi hasieratik hasi ziren irabazten, (8-1 eta 13-6). Joko ona bai baina Oliden atzelari gipuzkoarraren akatsak ere zeuden tarteko. 5 pilota galdu zituen eta beste 4 sake eraman gabe utziak zituen 13. tantorako. Hala ere, tanto honekin batera partida aldatu zen. Urdinak sendoago jokatzen hasi ziren eta gutxi oparituz partida berdindu zuten. 15na joan ostean, Egiguren eta Oliden 16-20 jarri ziren aurretik bergaran. Amaitzeko, gorrien 6-0eko partzial batek eman zien garaipena eta honekin finalerako txartela. Partida beharbada ez zen guztiz borobila izan baina bertaratuko pilotazaleak oso gustora geratu ziren promesa mailan ikusitakoarekin.

 

Nagusiak: Prieto - Lizeaga 09 vs Lerena - Otadui 22

 

Arratsaldea itxi zuen partida azkarra bezain argia izan zen. Lerena eta Otaduik lortu zueten garaipena, 22-9. Atzelari bizkaitarra azken orduko aldaketa izan zen Oier Etxeberriak pairatutako gaixotasun bat zela eta. Oscar Lerena aurrelariak hartu zuen partidako agintea, pilotari abiadura handia emateaz gain, primeran asmatu zuen tantoak amaitzen. Otaduik ere bikain lagundu zion atzeko koadroetatik naiz eta Lizeaga bere mailatik beherago ibili. Prietok, berriz, ez du aukera handirik izan partidan sartzeko beste bikotea izan zen eta partida dominatu zuena. 

Beraz, dagoeneko hiru bikotek lortu dute finalerako txartela atzoko jardunaldiaren ondoren:


Emakumeak: Miren Larrarte - Maider Mendizaball
Promesak: J.Osa - Elizegi
Nagusiak: O.Lerena - Otadui.

 

Escribir un comentario


Código de seguridad
Refescar

Portal de noticias de pelota mano.
Cartelera, resultados, campeonatos,
ferias, partidos... toda la actualidad
del mundo de la pelota vasca.

Contacto