Sábado, 14 Diciembre 2019

Egiguren-Oliden eta Lerena-Etxeberria finalerdietara

Egiguren-Oliden promesetan eta Lerena-Etxeberria nagusietan izan dira hurrengo faserako txartela lortu duten bikoteak Bergara Hiria txapelketan.

 

  

Promesak: J.Egiguren-A.Oliden 22 vs A.Biain-M.Gartzia 13

Jaialdia ireki duen partidako protagonista nagusia Egiguren aurrelaria izan da. Bere atzelaria, berriz, ez du partida borobila egin eskubiarekin oso justu ikusi zaio eta. Beste aldeko bikotean ere antzekoa gertatu da. Aurreko koadroetan borraka polita ikusi den arren, atzetik etorri dira partidako akats gehienak. Gartziak, normalean baina akats argi gehiago egin ditu eta bertan joan zaie urdinei partida irabazteko aukerak.

 

Beraz, J.Egiguren eta A.Oliden hurrengo kanporaketan Osa eta Elizegiren aurka neurtuko dituzte indarrak finalean postu bat lortzeagatik. Hori, hemendik hiru aste barru izanen da. 


Nagusiak: Zubiria-Garmendia 13 Lerena-Etxebarria 22

Arratsaldeko bigarren partidak, oso zapore ona utzi du Bergarako udal pilotalekura hurbildu diren pilotazaleei. Lerena, aurreko koadretan nagusi izan da nahiz eta huts garbi batzuk egin. Huts horiek, tanto ederrekin tartekatu ditu eta horrek borobildu zuen bere partida,. Aurrelari gipuzkoarrak ere tanto ederrak utzi ditu baina Zubiriaren kasuan hutsak nagusitu dira oro har. Atzeko koadroetan, bi atzelari handiren borroka ikusi genuen baina Oier Etxeberria bizkaitarrak erakutsi zuen bizkarra.

 

Hori horrela, Prieto eta Aizpuru izango dituzte aurkari Lerena eta Etxeberriak Bergara Hiriko lehen finalerdian.

Escribir un comentario


Código de seguridad
Refescar

Portal de noticias de pelota mano.
Cartelera, resultados, campeonatos,
ferias, partidos... toda la actualidad
del mundo de la pelota vasca.

Contacto