Sábado, 14 Diciembre 2019

Osa-Elizegi eta Prieto-Aizpuru Bergara Hiriko hurrengo fasean izango dira

Osa-Elizegi promesa mailan eta Prieto-Aizpuru nagusietan izan dira Bergara Hiria txapelketan finalerdietarako txartela lortu duten lehen bikoteak.

 

Promesak Uribe-Balerdi 10 vs 22 Osa-Elizegi

Txapelketako lehen partidan urdinak izan dira nagusi. Hasierako 0-13ko partzialarekin, alde erabakiorra atera dute garaipenari begira. Osa urnietarra izan da partidako protagonista. Bera lagun Elizegirekin batera partidaren pisua hartu dute eta bakoitza bere alorrean nagusi izan dira. Uribe aurrelariak berriz, saiatu den arren ez du aukera nahikorik izan partidan sartzeko, atzean zegoen aldea nahiko argia izan baita. Beraz, Osa eta Elizegi izango dira finalerdietako lehen kanporaketan, hots, maiatzaren 8an.


Nagusiak E.Labaka-Eskiroz 14 vs 22 Prieto-Aizpuru

Nagusietan ere ez dute ikusi partida borobilik Beragarako udal pilotalekura hurbildu diren pilotazaleak. Eneko Labaka eta Eskiroz aurreratu dira hasieran, 6-2 eta 7-4, baina aurrerantzean urdinak izan dira nagusi. Alde txiki horri ez diote etekina atera eta aurrelari asteasuarra oso galtzaile ibili da bigarren zatian. Hori aprobetxatuz, Prieto eta Aizpuru 7-13 jarri dira aurretik markagailuan. Atzeko koadroetan, bi pilotariek egin dute partida txukuna eta oso leia aparta ikusi da Eskiroz eta Julen Aizpururen artean.


Datorren asteko kanporaketak:

Promesak: J.Egiguren-A.Oliden vs A.Biain-M.Gartzia
Nagusiak: X.Zubiria-I.Mariezkurrena vs O.Lerena-O.Etxabarria

 

Escribir un comentario


Código de seguridad
Refescar

Portal de noticias de pelota mano.
Cartelera, resultados, campeonatos,
ferias, partidos... toda la actualidad
del mundo de la pelota vasca.

Contacto