Sábado, 20 Octubre 2018

180607 728x90px chiruca

Urien eta Zubizarreta Sorualuzeko finalerdietan

Soraluzeko lau eta erdiko txapelketak dagoeneko ezagutzen ditu lehen finalerdietako pilotariak. Urien promesa mailan eta Zubizarretak nagusietan lortutako garaipenak erabaki dituzte finalerdiak. Hurrengo partida, otsailaren 27an jokatuko dute Bergaran bertan.

 

Promeak: Urien 22 / 9 Agirremalloa


Jaialdiari hasiera promesa mailako partidak eman zion. Urienek partidu ona jokatuz lortu zuen garaipena. Bere ezker eskuaz iriki zuen tarte gehiena, baita tantorik politenak egin ere. Agirremalloa markinarra, berriz, ez zuen bere arratsalderik onena izan eta erraz gailendu zen Urien. Horrenbestez, Urien finalerdietan dago dagoeneko eta Iriarteren aurka ariko da finalaren atarian otsailaren 27an. 


Nagusiak: Zubizarreta 22 / 14 Prieto


Arratsaldeko bigarren partidak ederretik gehiago izan zuen. Sakearekin, bai Zubizarretak eta bai Prietok min handia egin zuten, 6na tanto eginez hasierako jokaldiarekin. Bestetik, galdutakoak ere gutxi izan ziren. Azkenean, Zubizarreta ataundarra izan zen hurrengo kanporaketarako txartela lortu zuen pilotaria eta hurrengo partidan Eneko Labakaren aurka ariko da, otsailaren 27an.

 

Hona hemen hurrengo astearteko partidak, asteartea 13:


Promesak: Exposito / Sein


Nagusiak: P.Labaka / Alberdi

Escribir un comentario


Código de seguridad
Refescar

Azkitpilota
Chiruca

Portal de noticias de pelota mano.
Cartelera, resultados, campeonatos,
ferias, partidos... toda la actualidad
del mundo de la pelota vasca.

Contacto