Sábado, 20 Octubre 2018

180607 728x90px chiruca

Abian da Soraluzeko lau terdiko edizio berria

Aste honetan bertan ekin diote Soraluzeko lau terdiko txapelketako edizio berriari.

 

Astearte honetan abiatu da Soraluzeko lau eta erdiko afizionatuen txapelketa. Urtero bezala, Bergara Kirol Elkarteak antolaturiko txapelketa da eta aurten, gipuzkoar asko ageri dira txapelketako egutegian. Afizionatu mailan dagoen "kaiolako" txapelketa garrantzitsuenetakoa da eta Bergaran dagoen Soraluce S. Coop enpresaren laguntzarekin antolatzen da. Jaialdi guztiak astearteetan izango dira arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Bergarako udal piotalekuan. Aurreneko bi jaialdietako irabazleak, otsailaren 27an jokatuko dute lehen finalerdia eta ondorengo bi jaialdietako irabazleek berriz, martxoaren 6an. Finala, martxoaren 13rako dago iragarria, 19:30etan.

 

Esan bezala, abiatu da lau eta erdiko txapelketa eta aurreko asteartean jokatu ziren lehen kanporaketak. Promesa mailan, Iriarte izan da garailea, 22 eta 15 irabazi ostean Osa urnietarrari. Iriartek oso partida borabila egin zuen eta Julen Osa bere maialatik apur bat beherago aritu zen partidan zear. Nagusi mailan berriz, Egiguren tolosarrak ezin izan zuen lortutako 8 eta 16ko aldeari eutsi eta Eneko Labakak 22 eta 17ko emaitzarekin lortu zuen hurrengo kanporaketarako txartela. 

 

Hona hemen txapelketako egutegia:

 

 

   1. JAIALDIA

Urtarrilak 30, asteartea.

PROMESAK: OSA 15 / IRIARTE 22

NAGUSIAK: E.LABAKA  22 / I.EGIGUREN 17

 

    2. JAIALDIA

Otailak 6, asteartea.

PROMESAK: URIBE* / AGIRREMALLOA

NAGUSIAK: ZUBIZARRETA / PRIETO

 

    3. JAIALDIA

Otsailak 13, asteartea.

PROMESAK: EXPOSITO / SEIN

NAGUSIAK: P.LABAKA / ALBERDI

 

    4. JAIALDIA

Urtarrilak 30 asteartea.

PROMESAK: EGIGUREN / MURUA

NAGUSIAK: ZUBIRIA / ELOLA

 

 

 

Escribir un comentario


Código de seguridad
Refescar

Azkitpilota
Chiruca

Portal de noticias de pelota mano.
Cartelera, resultados, campeonatos,
ferias, partidos... toda la actualidad
del mundo de la pelota vasca.

Contacto