Lunes, 18 Junio 2018

Exposito eta Zubizarreta txapeldun Soraluzeko lauterdikoan

Hodei Exposito promesa mailan eta Iraitz Zubizarreta nagusietan izan dira Soraluzeko lau eta erdiko txapeldun berriak.

 

Promesak: Uribe 07 / Exposito 22

Hodei Exposito pilotari gaztea izan zen jaun eta jabe arratsaldeko lehen partidan. Astigarragakoak min handia egin zuen sakearekin eta ondorengo errematearekin ere. Naiz eta hasiera berdindua izan bien aldeko hainbat hutsekin, Exposito izan zen nagusi partida ia osoan zehar. Esan bezala, sake-errematearekin min handia egiteaz gain, piloteatutako tantoetan ere eskuinarekin tarte handia ireki zuen. Bukaeran, 22 eta 7ko emaitza Usurbilgo taldeko pilotariarentzat ordu erdi eskas iraun zuen partidan. 

 

Nagusiak: Zubizarreta 22 / Zubiria 07

Arratsaldeko bigarren finalak ere bide berdina hartu zuen. Ataungo Zubizarretak hasieratik ireki zuen tartea markagailuan eta une oro izan zuen partida kontrolpean. Zubiriak, berriz, naiz eta tanto batzuetan agindu, errematean izan ohi duen eraginkortasuna falta izan zuen. Piloteo gutxi eta aireko joko bizia ikusi zen Bergarako udal pilotalekuan, tanto asko Zubizarretaren alde eroriz. Iraupen aldetik ere, partida nahiko azkarra izan zela nabarmendu beharra dago.

 

Hori horrela, Exposito eta Zubizarreta izan dira Soraluzeko "kaiolako" edizio berri honetako txapeldunak. Hemen argazkiak ikusgai:

 

 

Escribir un comentario


Código de seguridad
Refescar

Portal de noticias de pelota mano.
Cartelera, resultados, campeonatos,
ferias, partidos... toda la actualidad
del mundo de la pelota vasca.

Contacto