Lunes, 15 Octubre 2018

Expositok eta Zubiriak osatu dituzte Soraluzeko finalak

Exposito promesa mailan eta Zubiria nagusietan izan dira Soraluzeko lau eta erdiko bigarren finalerdiak irabazi dituzten pilotariak. Horrenbestez, erabakita geratu dira hurrengo asteartean jokatuko diren finalak.

 

Promesak: Exposito 22 / 16 J.Egiguren

Etorkizun handia duten bi pelotari ikusi ditugu kantxan, izugarrizko erritmoan jokatu dute biak ere. Tanto izugarriak egin dituzte, baita akatzak ere normala den bezala erritmo horretan jokatuta. Partidako bigarren zatiak Hode Expositok tartea ireki du markagailuan eta errenta hori bikain aprobetxatu du azken momentu arte. Beraz, Astigarragako pilotari gaztea hurrengo astearteko finalean egonen da.
 

 

Nagusiak: Salaberria 15 / 22 Zubiria

Arratsaldeko bigarren partida ere oso ona izan da. Egungo lauterdian egiten dan joko modernoa egin dute bi gazteek, pelotari botea egiten utzi gabe airera jolastuz momentu gehienetan. Zubiriak indarrean gora egin du eta ia partida gehienetan izanda dominatzaillea. Hala ere, Salaberria goizuetarrak gaur ere erakutsi du borrokatzaille amorratua dela ta ez duela iñoiz amore ematen. Azkenean, 22-15eko markagailuarekin gipuzkoarrak lortu du finalerako txartela.

 

Beraz, hurrengo astearteko finalak horrela geratu dira: (Asteartea 13, 19:30tan Bergaran)

Promesak: Uribe / Exposito
Nagusiak: Zubizarreta / Zubiria 

Escribir un comentario


Código de seguridad
Refescar

Portal de noticias de pelota mano.
Cartelera, resultados, campeonatos,
ferias, partidos... toda la actualidad
del mundo de la pelota vasca.

Contacto