Domingo, 17 Diciembre 2017

Eneritz Arriteta Lehen mailan eta Leire Etxaniz Elite mailan, Emakume Master Cupeko txapeldunak

Ikusmin itzela eta Sopelako pilotalekua ikuslez lepo egon da Emakume Master Cup txapelketako finalean. Horrenbeste, jendea kanpoan geratu dela, pilotalekutik nor irtengo eurek sartzeko zain.

21iguales fotos Emauke Master Cup

 

Sopelako lehenengo finala Lehen mailakoa izan da. Bertan, elkarren  lehian aritu dira ENERITZ ARRIETA azkoitiarra eta MAITE IRIARTE azpeitiarra. Txapelduna, azkoitiarra: 22-11 irabazi dio Iriarteri.

 

Hasiera-hasieratik nagusi izan da Arrieta. Hasierako banako berdinketatik aitzin azkoitiarrak aurrea hartu dio azpeitiarrari, eta  ezin izan du ezer egin Iriartek haren joa eta talentuaren kontra; nahiz  eta, ohiko duen gisan, pilotari saiatua eta ekina izan Iriarte. Hala, zazpi tanto errenkadan egin eta gero, 2 eta 7 aurretik jarri da Arrieta, eta jada, Iriartek arean estutu duen arren (bost tantora jarriz 8 eta  13koarekin), Eneritz Arrietarentzat izan da txapela, merezimendu osoz.


ELITE MAILAko finalean, final handian, LEIRE TXANIZ nagusitu da, MAIDER MENDIZABALI 22-13 irabazi ostean. Lehen mailako finalean gertatu den bezala, hemen ere pilotari txapelduna gehiago izan da hasieratik, nahiz eta, hemen ere, partida estutu den, batez ere hasieran. Horrela  gauzak, 8 eta 6koarekin, ezkerrez egin duen horma biko itzel batekin bi tantora hurbildu da gipuzkoarra, 7-2 galtzen hasi ondoren. Hirura ere  jarri da anloetarra, eta txapelduna estutu, partidako unerik ikusgarrienean (14-11), baina handik aurrera Mendizabalek behera egin du fisikoki eta, pilotakada oso onak bai, baina hutsak ere egiten hasi da.

 

Harrezkero bizkaitarrak, sendo eta seguru partida guztian, ia errenkadan  egin ditu tantoak 22ra arte. Ez da falta izan tanto ikusgarririk, ordea,  final osoan zehar. Ikusleen txalo-zaparraden hotsa behin baino gehiagotan entzun da: etxebarriarraren horma biko bat ezkerrez (8-6),  Mendizabalen horma bikoa zabalera (11-7), Mendizabalen 12.ena.

 

Escribir un comentario


Código de seguridad
Refescar

Portal de noticias de pelota mano.
Cartelera, resultados, campeonatos,
ferias, partidos... toda la actualidad
del mundo de la pelota vasca.

Contacto