Martes, 20 Febrero 2018

Zazpi Iturri e Buruzgainen txanda

Tolosako Beotibar frontoian jokatuko da, datorren igandean otsailak 4ean 17,30tan , Euskal Herriko kluben arteko IV Torneo Nazionalaren bigarren finalaurrekoa .

Zaila baldin bazen jakitea lehen finalaurrekoan zein klubak lortuko zuen finalerako txartela, oraingoan ere oso zaila dirudi asmatzea. Bi klubetako pelotari zerrenda ikusita, modalitate diferentetan joka dezaketen pelotariekin, zein alineazio aterako duten jakitea ez da erraza. Lehenengoz irixten dira biak ere finalaurrekoetara eta, nola edo hala, saiatuko dira kanporaketa irabazi eta finalerako txartela lortzen.


Lehen partidurako, 4 t ́erdikoa , Zazpi Iturritik Zubiriak jokatzea espero da eta Astizek Buruzgainetik. Partidu gogorra eta lehiatua espero da, Zubiriak azkar tantoa bukatzeko duen erraztasuna alde batetik, Astizen fisikoa eta kolpea bestetik.


Bigarren partiduan, banaka frontoi osoan , Zazpi Iturritik Egiguren eta Buruzgainetik Otxandorena . Bi espezialista modalitate honetan, Otxandorena alde batetik, banakako partiduetan aski ezaguna bere pelotazoen potentziagatik, Egigurenen joko gama zabalagoa bestetik. Izugarri gogorra izatea espero da partidu hau.


Azken partidua, binakakoa , agian kanporaketa erabaki dezakeena, Peru Labaka-Aizpurujarriko ditu Zazpi Iturrik eta Iriarte-Sarasa Buruzgainek. Aski ezagunak bi bikoteak afizionatu munduan, nahiko klase badute partidu gogor eta lehiaestukoa egiteko, zer esanik ez finalera klasifikatzeko beharrezkoa baldin bada.


Gauzak horrela, nahiko jende bilduko dela espero liteke igande honetako finalaurrekoa ikusi ahal izateko.

 

El turno de Zazpi Iturri y Buruzgain

El próximo domingo, día 4 de Febrero a las 17,30 horas, se disputa en el frontón Beotibar de Tolosa la segunda eliminatoria de semifinales del IV Torneo Nacional de clubes de Euskal Herria. Si en la primera eliminatoria era difícil de adivinar quien iba a obtener el billete para la final, en esta segunda también resulta harto complicado atisbar el ganador. Ambos clubes poseen plantillas con pelotaris que pueden jugar distintas modalidades con lo cual las
alineaciones definitivas serán muy importantes para el resultado final. Es la primera vez que acceden tan lejos en este torneo e intentarán, por todos los medios, ganar dos de los tres partidos para poder disputar la final contra Irurzun el próximo día 18 de Febrero en el escenario del Beotibar Tolosarra.


Para la disputa del primer partido de la tarde mano a mano, en la modalidad del 4 y medio, el club de Amezketa Zazpi Iturri alineará al joven de Berrobi Zubiria , siendo el representante del club Buruzgain de la Ulzama para la disputa de este partido Astiz . Partido a primera vista duro y a buen seguro muy disputado. Ambos poseen cualidades diferenciadas, siendo la gran virtud de Zubiria su facilidad rematadora para finalizar los tantos y la cualidad fundamental del joven de Gaskue Astiz su potencia en el golpeo y su extraordinario físico. Interesante partido para dar inicio a la tarde.


El segundo partido se disputará mano a mano en la cancha completa y se enfrentarán Egiguren por parte de Zazpi Iturri y Otxandorena por parte de Buruzgain. Si bien el joven tolosarra del Zazpi Iturri Egiguren es un especialista en la modalidad, en esta ocasión se enfrenta a uno de los grandes en dicha modalidad y tendrá que sudar de lo lindo para hacer frente a Otxandorena, cuya potencia en el golpe es francamente asombrosa. Un partido seguro que duro y muy sufrido para ambos pelotaris.


El último de la tarde, a parejas, el club de Amezketa presenta a la dupla compuesta por Peru Labaka y Aizpuru que tendrá en esta ocasión enfrente al duo de representantes de Buruzgain Iriarte y Sarasa . Dos parejas muy potentes y en un gran estado de forma que, a buen seguro, intentarán ponérselo muy difícil a la pareja rival. A resaltar el estado de forma del delantero de Zizurkil Peru Labaka y del zaguero de Eltzaburu Joseba Sarasa. Un partido francamente muy interesante y que, si resulta trascendental para los intereses de ambos clubes, será de alto voltaje.

Esta segunda eliminatoria, al igual que la primera, atraerá a un gran número de aficionados que querrán el próximo d omingo día 4 presenciar una jornada de pelota de mucha calidad.

 

Escribir un comentario


Código de seguridad
Refescar

Portal de noticias de pelota mano.
Cartelera, resultados, campeonatos,
ferias, partidos... toda la actualidad
del mundo de la pelota vasca.

Contacto