Jueves, 16 Agosto 2018

Hasi da Emakume Master Cup binakako txapelketa

Igandean hasi zen Emakume Master Cup binakako txapelketa eta dagoeneko baditugu hurrengo fasera igaro diren bikoteak.

 

Egun handia izan zen herenegun esku-pilotarako, emakumezkoen esku-pilotarako eta, oro har, parekidetasunerako zein kirolerako. Igandean hasi zen, Gasteizen, Emakume Master Cup 2018 binakako txapelketa, estreinako kanporaketekin. Eman dira, honenbestez, Eibarko Astelena pilotalekuan jokatuko diren final handiekin amaituko den ibilbide oparoaren lehenbiziko urratsak.

 

Hasteko eta behin, antolatzaileek pilotari guztien gogoa eta konpromisoa eskertu nahi izan dute, beraien lanari, ekinari eta talentuari esker, pilotaz
gozatzeko aukera egon zen eta egun osoan, giro ederrean. Mendizorrotzako frontoietara inguratu ziren ikusleei ere eskerrak eman nahi izan dizkie antolakuntzak. Horien artean harmailetan egon ziren Jaione Agirreri (Gasteizko udaletxeko berdintasun-zinegotzia), Nora Igartuari (hezkuntza eta kirol-zinegotzia), eta Iker Geretari (Arabako Euskal Pilota Elkarteko lehendakaria).

 

Guztira 50 partida jokatu ziren igandean: 42 Promozio mailan (goizez) eta 8 Lehen mailan (arratsaldez) Gasteizko Mendizorrotza Kirol Esparruko Ogueta  pilotalekuan; alegia, esparruan dauden lau pilotalekuetan. Emakumezkoen esku-pilotaren maratoi gustagarria izan zen atzokoa, dudarik gabe.

 

Aipagarria da, emaitzak emaitza, maila handiko partidak ikusi zirela eta, oro har, gero eta maila hobea dagoela txapelketan parte hartzen duten pilotarien artean.

 

//

 

Ha comenzado la segunda edición del campeonato de parejas Emakume Master Cup

 

El domingo fué un gran día para la pelota; un gran día para la pelota mano femenina y también un gran día para la igualdad en el deporte, y para el deporte en general. Con las eliminatorias disputadas ayer en Vitoria-Gasteiz ha dado comienzo el campeonato Emakume Master Cup 2018. Las primeras eliminatorias de un largo recorrido que culminará en el Astelena de Eibar con las finalísimas de la categoría Primera División y de la categoría de Promoción.


Desde la organización han querido agradecer a las pelotaris sus ganas, su compromiso y su talento, que hicieron posible, este pasado domingo, gozar de un auténtico maratón de pelota en un ambiente inmejorable. También han querido agradecer a todos los aficionados que acudieron a los frontones, entre éllos, y especialmente, a Jaione Agirre, concejal de igualdad del ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz; a Nora Igartua, concejal de educación y deporte; y a Iker Gereta, presidente de la Federación alavesa de pelota vasca, que estuvieron presentes desde el prinicipo hasta el final de la jornada pelotazale.


Se disputaron un total de 50 prtidos: 42 de Promoción (por la mañana), y 8 de Primera División (por la tarde); todos éllos en los cuatro frontones Ogueta del Complejo Deportivo Mendizorrotza. Resultados al margen, cabe destacar el nivel de muchos de los partidos disputados y, sobre todo, que el nivel de las pelotaris participantes ha subido notablemente en ésta edición de la Emakume Master Cup.

 

------------------------------------------------------------------------

 

Hauek dira sailkatu diren bikoteak:  // Las parejas clasificadas son:

LEHEN MAILA / PRIMERA DIVISIÓN

LEIRE ETXANIZ-OLATZ ARRIZABALAGA
AMAIA ARAIZTEGI-MADDI MENDIZABAL
NAGORE BILBAO-ARRATE BERGARAMAIDER MENDIZABAL-MIREN LARRARTE
PATRI ESPINAR-ENERITZ ARRIETA
OLATZ-MAITE RUIZ DE LARRAMENDI

PROMOZIO MAILA / PROMOCIÓN

ALAITZ BADIOLA-OIHANA ORBEGOZO
MAITE TOLOSA-ANE ARTEAGA
LEIRE GALDOS-IRATI OTAEGI
ARAITZ EIZAGIRRE-NAROA ELIZALDE
MADDI UNANUE-NAROA AGIRRE
IZASKUN MARTIN-GENTZANE ALDAI
NURIA TELLERIA-CARLOTA ALBAS (IRATXE IBARRAREN ORDEZ / SUSTITUYENDO A
IRATXE IBARRA)
MARIA GRANADO-MARITXU OIARTZUN
NAROA ITURAIN-LARA RUIZ
ANDREA ALDAREGIA-MAITE TELLERIA
AINHOA ROMERO-IRENE URZELAI (YAIZA CARRASCALEN ORDEZ / SUSITUYENDO A
YAIZA CARRASCAL)
AINHOA BERUETE-ANE MENDIBURU
IBONE SALINAS-IRATI SALINAS
LEIRE GALEANO-NAGORE GALEANO
ANA AGILERA-NAGORE AZKUETA
MARIA ISABEL GARCIA-JOSUNE JIMENEZ
ANA BELEN GINER-MAIALEN MAGUNAGOITIA
MAIALEN GANZARAIN-NAIA UGARRIZA

 

 

Escribir un comentario


Código de seguridad
Refescar

Portal de noticias de pelota mano.
Cartelera, resultados, campeonatos,
ferias, partidos... toda la actualidad
del mundo de la pelota vasca.

Contacto