Lunes, 10 Diciembre 2018

180607 728x90px chiruca

Osa-Elizegi eta Lerena-Otadui Bergara Hiriako txapeldunak

Osa-Elizegi eta Lerena-Gaskue gizonezkoetan eta Arakistain-Gamiende eta Arrieta-Etxaniz emakumezkoetan izan dira edizio honetako irabazleak.

 

Promesak: Osa - Elizegi 22 vs Murua - Gaskue 14

 

Gizonezkoetako lehen partida izan zen behar bada arratsaldeko gustagarriena. Partida erdira arte, Murua eta Gaskue izan ziren aurretik, atzean nafarra nagusitzen zelarik. Hala ere, 11.tantoan partida aldatu zen. Atzeko koadroetan asteasuarra nagusitzen hasi zen eta Julen Osaren laguntza bikainarekin markagailuan tartea irekitzen hasi ziren. Aipatu beharra dago, Elizegi atzelaria izandatu zutela partidako pelotari onena, ezker eskubi pilotakada handiak jo zituen eta bigarren zatian atzeko koadroetan garbi nagusitu zen. Gaztzaileek, Muruak eta Gaskuek, ez zuten finalerdietako mailarik erakutsi naiz eta partida erdira arte aurretik joan. Beraz, Gaztelekuko bikotea izan zen garaile, 22-14.


Nagusiak: Salaberria - Uriondo 07 vs Lerena - Otadui 22

 

Nagusi mailako finalak hasiera ikusgarria izan zuen. Gorriak 9-0 aurreratu ziren minutu gutxian Lerenaren sakeei esker. Aurrelari errioxarrak sekulako abiadurarekin ateratzen duela bagenekien baina atzo gainera, oso efektiboa izan zen hasieran. Orotara, 7 tanto egin zituen sakearen bitartez. Markagailuan tarte hori ireki ondoren, Salaberria eta Uriondo partida gogortzen hasi ziren. Atzeko koadroetan Uriondok erakutsi zuen bizkarra eta alde hori aprobetxatuz, 11-7 gerturatu ziren. Hala ere, bigarren zatia berriro ere txapeldunentzat izan zen. Uriondok akats garbi gehiago egiten hasi zen eta aurrelari goizuetarra saiatu zen arren ez zuen tantoak amaitzen asmatu. Amaieran, eta 11 eta 0eko partzialaren ondoren, Lerena eta Otadui izan dira edizio honetako txapeldunak maila nagusian.

 

Neska Promesak: N.Galeano - N.Agirre 12 vs I.Arakistain - E.Gaminde 18

 

Arratsaldeko lehen partida, neska gazteek jokatu zuten. Bertan, Leire Gaminde izan zen onena. Tantoa amaitzerako orduan abilezia handia erakutsi zuen naiz eta beste aldetik ere tanto on ugari ikusi ziren. Arakistainek ere ondo lagundu zion eta amaierarako uste baino errazago irabazi zuten. Bestetik, Galeano eta Agirre partido guztian zehar saiatu ziren beren lana ahalik eta hobekien egiten baina aurreko partidan eman zuten mailatik apur bat aldenduz, ez zuten garaipenera gerturazea lortu.


Nagusiak: M.Larrarte - M.Mendizabal 10 vs E.Arrieta - L.Etxaniz 22


Nesken nagusietako partidak, bi zati garbi izan zituen. Partida erdira arte oso leiatua egon zen, tantoak asko borrokatuz eta ondo lantzen zutelarik. Baina partida erdira iritsi baino lehen, Maider Mendizabalek eskuin eskuan arazoak izan zituen eta Arrieta eta Etxanizek bikain aprobetxatu zuten. Bigarren zatian seguruago jokatu zuten irabazleek eta horrek saria ekarri zien. Azkenean, 22-10 nagusitu ziren eta Leire Etxaniz izendatu zuten partidako pelotari onena.

 

Escribir un comentario


Código de seguridad
Refescar

Azkitpilota
Chiruca

Portal de noticias de pelota mano.
Cartelera, resultados, campeonatos,
ferias, partidos... toda la actualidad
del mundo de la pelota vasca.

Contacto