Lunes, 10 Diciembre 2018

180607 728x90px chiruca

Emakumeak ere protagonista Bergara Hiria txapelketan

Arratsaldean hasiko dira Bergara Hiria txapelketako finalerdiak emakumezkoen partidekin. Hori dela eta, jaialdia arratsaldeko 18:30ean hasiko da bergarako udal pilotalekuan. 

 

Bergara Hiria txapelketa entzutetsua bere azken txanpan murgilduko da gaur arratsaldean hasiko diren finalerdiekin. Oraingoan, gainera, emakumeen txapelketako partidak ere izanen dira ikusgai bergarako udal pilotalekuan. Azken asteetan, jaialdiak arratsaldeko zazpietan hasi izan dira baina gaurtik aurrera, 18:30ean hasiko dira.

 

Jailadia, emakumeen txapelketako finalerdi batekin hasiko da eta ondoren, gizonezkoetako promesa eta nagusi mailako partidak jokatuko dira. Azpimarratu beharra dago, gaurko hiru bikote irabazletak maiatzaren 22ko finalerako txartela lortuko dutela. Baita ere, aipatu nahi dugu Julen Aizpuru atzelari asteasuarra baja izango dela eskuko arazoak direla medio. Bere lekuan eta Prietorekin bikote eginez, Markel Lizeaga hernaniarrak jokatuko du. Honatx gaur arratsaldeko jaialdian parte hartuko duten pilotarien zerrenda.

 
 
EMAKUMEZKOAK:
O.Arrizabalaga - A.Badiola vs M.Larrarte - M.Mendizabal
PROMESAK:
Osa - Elizegi vs Egiguren - Oliden
NAGUSIAK:
Prieto - Lizeaga vs Lerena - Otadui

 

 

Escribir un comentario


Código de seguridad
Refescar

Azkitpilota
Chiruca

Portal de noticias de pelota mano.
Cartelera, resultados, campeonatos,
ferias, partidos... toda la actualidad
del mundo de la pelota vasca.

Contacto